AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

600 egunez greban izan diren zortzi langile kaleratu ditu Vulcanizados Zuloagak

Zaratamoko enpresak ezarritako lan-erregulazioko espedientea baliogabetu dute epaitegiek. Sententzia atera eta ordu gutxira, zortzi behargin kanporatu dituzte euren lanpostuetatik. Urte eta erdiz egon dira greban langileak, lan-baldintzak hobetzea helburu.

Lan-baldintzak hobetzeko asmoz eta itun propio baten defentsan, 2021eko ekainean ekin zioten grebari Zaratamoko (Bizkaia) Vulcanizados Zuloaga enpresako langileek. Lanuzteak urte eta erdiz luzatu ostean, aurtengo martxoan lortu zuten akordioa ixtea eta, Espainiako Estatuko kimika sektoreko hitzarmena gaindituta, euren baldintzak hobetzea.

Apiril honetan, ordea, aldi baterako lan-erregulazioko espediente bat atera zuen mahaira enpresako zuzendaritzak. Neurriaren kontra borroka egin eta auzia epaitegietara eraman ondoren, Bilboko (Bizkaia) epaitegi batek bertan behera utzi du lan-erregulazioko espedientea. Ebatzi du enpresak urratu egin dituela beharginen askatasun sindikalak, grebarako eskubidea eta negoziazio kolektiborako baldintzak.

Epai hori argitara atera eta zenbait ordura, enpresaren erantzuna heldu da, aste honetan jakinarazi dutenez: Vulcanizados Zuloagak kaleratu egin ditu zortzi langile. Igorritako kaleratze-gutunetan, ustezko "kausa objektiboak" aipatzen ditu enpresak. Zortzi beharginek egin zuten bat lan-baldintzak hobetzeko asmoz hasitako grebarekin, eta ELA sindikatuak salatu du "beste jarrera antisindikal bat" geratu dela agerian azken erasoarekin.

Langile guztiak kaleratu ditu Amazonen Kantabriako banaketa-enpresak
Amazonek bertan behera utzi du At Operaliarekin sinatutako kontratua, eta 50 behargin baino gehiago bota ditu. Azken hiru urteetan, lan-baldintzak hobetzeko, gogor egin dute borroka At Operaliako langileek, eta beste banaketa-enpresa bat kontratatzea erabaki du orduan Amazonek.