AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

63 pertsona atxilotu dituzte Bilbon eta Zaragozan, emakumeen sexu-esplotaziorako sare batekin lotuta

Emakume txinatarrak esplotatzen zituzten sare horren bidez. Iruzurrak tarteko, Bilbon kudeatzen zituzten haien agiriak, eta Zaragozara mugitzen zituzten gero.

50 pertsona atxilotu dituzte Bilbon (Bizkaia) eta dozena bat Zaragozan, emakumeen sexu-esplotaziorako sare batekin lotuta. Hainbat komunikabideren arabera, emakume txinatarrak esplotatzen zituzten sare horren bidez, eta bi adar zituzten martxan: Bilbon kudeatzen zituzten emakume horien ustezko erregularizazio-agiriak (kontratu nahiz errolda faltsuak), legez kontra, eta Zaragozara bideratzen zituzten gero. Gutxienez bost emakume ari ziren esplotatzen sare horren bitartez.

Antza, emakume txinatar batek zuzentzen zuen sarea. Txinan egiten zieten iruzur emakumeei, Europan "bizimodu hobe bat" izango zutela hitz emanda. Bidaia, bisa eta ostatua ordaintzen zizkieten; gero, Espainiako Estatuan zeudela, 30.000 euroko zor bat zutela esaten zieten. Hala behartzen zituzten sexu-esplotaziora.

Emakume horiek esplotatuta, bost milioi euro inguruko irabaziak lortu ditu guztira sareak. Dirudienez, 8.000 euro eta 10.000 euro artean ordaintzen zituen bezero bakoitzak.

Bihar familia bat etxegabetuko dute Beasainen, eta mobilizatzera deitu du Goierriko Kontseilu Sozialistak
Etxetik kanporatuko dituzte emakume bat eta bere hiru seme-alabak. Bihar 10:30ean Beasaingo Nafarroa etorbideko 41. zenbakira bertaratzera deitu du Goierriko Kontseilu Sozialistak, eta "etxebizitza doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala" aldarrikatu du.