AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

65 eguneko enplegu-erregulazio bat ezarriko dute Nafarroako Volkswagenen

Enpresako zuzendaritzak CCOO eta UGT sindikatuekin adostu du espedientea. Kaltetuenak izango dira elektromekanikariak, karrozeriako langileak eta instalazioetako gidariak, besteak beste.

Aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat jarriko dute martxan Nafarroako Volkswagenen 2025ean, "arrazoi teknikoak, antolaketakoak eta ekoizpenekoak" argudiatuta. Espediente horren egutegia hitzartu berri dute enpresako zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak (CCOOk eta UGTk osatzen dute ia %70), eta badirudi 65 eguneko iraupena izango duela neurriak. Atzo sinatu zuten akordioa.

Egutegian zehaztu dute 220.000 eta 230.000 auto artean ekoiztea 2025ean, eta, aldi berean, 2026an bi kotxe elektriko ekoitzi ahal izateko azpiegitura-lanak egitea. Espediente berriak oinarritzat izango ditu 2018ko abuztukoan jasotako baldintzak, eta bereziki eragingo die elektromekanikariei, karrozeriako beharginei, instalazioetako gidariei, josketako langileei, berrikuste-lanetakoei, eta abar.

Langileentzako formakuntza-plan bat ere barne hartzen du neurriak, teorian, espedientea ez luzatu behar izateko. Plantilla enpresaren "etorkizuneko beharretara" egokitu nahi omen dute, "ikastaro orokorrak, auto elektrikoei buruzkoak eta barne-kualifikaziorako eta barne-promoziorako direnak" emanda. Enpresak eta sindikatuek aurreikusi dute, gainera, kanpo-kontrataziora jotzea "kasu espezifiko jakinetan".

Azken hamarkadan, 50 bat polizia zigortu dituzte torturengatik Espainiako Estatuan
Azken 11 urteetan, Espainiako Poliziako edo Guardia Zibileko gutxienez 52 agente zigortu dituzte torturak eta tratu txarrak leporatuta.