AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

66 pertsona migrante iritsi ziren Kanarietara ostiralean, bost egoera larrian

Ontzi batean heldu ziren Las Burras izeneko hondartzara, goizean goiz. Hamahiru pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, eta egoera oso larrian zeuden horietatik bost.

Aurreko ostiralean, uztailaren 19an, 66 pertsona migrante iritsi ziren Kanaria Handiko Las Burras hondartzara, ontzi baten bidez migratu ostean. Goizean goiz heldu zen ontzia, eta Urgentziazko Kanariar Zerbitzuko, Gurutze Gorriko eta Kanarietako osasun-zerbitzuko lehen arretako langileak bertaratu ziren orduan.

Adierazi dutenez, Kanarietara migratu duten 66 pertsona horietatik bi adingabeak dira; hamar urteko haur bat eta sei hilabeteko ume bat. Baldintza gogorretan iritsi dira guztiak, eta horietatik bost egoera oso larrian zeuden, kostaldera heltzea lortu zutenerako.

Hala, Juan NegrĂ­n eta Insular ospitaletara lekualdatu zituzten berehala. Beste lau pertsona ere beranduago eraman behar izan zituzten, "patologia larriak" zirela-eta. Guztira, hamahiru lagun ospitaleratu zituzten.

Bestalde, beste 145 pertsona migratzaile ere porturatu ziren Kanaria Handiko ArguineguĂ­n kaian. Antza denez, onik iritsi ziren guztiak. Aurtengo urtarriletik uztailera bitartean, 19.793 lagunek gurutzatu dute itsasoa Kanarietara migratu nahian.

Hazi egin da saiakera hori egiten duten pertsonen kopurua, eta milaka lagunek jarraitzen dute ahalegin horretan bizia galtzen. Urtarrila eta maiatza artean, 5.054 pertsona hil edo desagertu dira Iberiar penintsulan, Mediterraneoan eta Atlantikoko itsasoan, migratzeko saiakeran.

Ehunka lagun mobilizatu dira Lizarran, txosnen alde eta udalaren hipokrisiaren kontra
Txosnak tokiz aldatu nahi ditu Lizarrako Udalak, eta horrekin "dinamika sozialetik urrundu eta isolatu" nahi dituela salatu dute txosnen antolatzaileek. Autobus-geltokiko aparkalekua jaigune modura mantentzea nahi dute, eta hori ezinezkoa izatekotan, "antzeko baldintzak dituen leku bat" exijitu dute.