AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

66 urteko langile bat lan-istripuz zauritu da Tafallan

Tailer mekaniko batean, bi metroko altueratik erori da behargina. Aurten, gutxienez hiru lan-heriotza izan dira jadanik.

Tafallan (Nafarroa), Tudela etorbidean dagoen tailer mekaniko batean, lan-istripu bat izan da gaur goizean. 66 urteko behargin bat izan da zauritua, antza denez, bi metroko altueratik jausi baita. Iruñeko (Nafarroa) Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.

Hilabete ere ez da igaro 2025. urtea hasi zenetik, eta Euskal Herrian dagoeneko hiru langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Baionako espetxea, gainpopulatuta
Preso kopuruak bikoiztu egiten du, berez, kartzelak duen gaitasuna. Frantziako Estatuan espetxeak gainezka daudela ohartarazi dute.