AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

70 langile kaleratzeko asmoa du Superberriakek

BM Shop kateko dendak itxiko ditu Superberriak enpresak, lau saltoki kudeatzen ditu Hego Euskal Herrian.

Superberriak enpresak kudeatzen ditu BM Shop kateko hainbat saltoki eta, LAB sindikatuak adierazi duenez, Hego Euskal Herriko lau denda ixteko asmoa du. Zehazki, Ugaon (Bizkaia), Bilbon (Bizkaia), Laudion (Araba) eta Amurrion (Araba) kokatutako dendak itxi nahi ditu zuzendaritzak; ondorioz, 70 langile kaleratuak izateko arriskuan daude.

Lan-erregulazioa hasi du zuzendaritzak eta, antza, horren inguruko kontsulta epea gaur, asteazkenean, hasi da. Neurriak "ezustekoan" harrapatu ditu sindikatuak eta, azaldu dutenez, kaleratzeak eteteko "bide guztiak agortuko" dituzte.

Gainera, Roxima 2020 S.L. enpresak ere erregulazio bat martxan jarri duela jakinarazi dute; Barakaldoko BM Shop saltokia kudeatzen du.

Larunbat gauean emakume bat bortxatu zuten Barakaldon
Momba diskoteka inguruan izan zen erasoa, eta emakumeak ez du gertatutakoa zehazki gogoratzen.