AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

77 urteko kartzela zigorra eskatzen dute 13/13 auziko zortzi akusaturentzat

2010. urteko polizia-operazio bat du oinarri '13/13' auziak. Uztailaren 12an hasiko da epaiketa eta, guztira, 77 urteko kartzela zigorra ezar diezaiekete zortzi auzipeturi. ETA erakundearekin harremana izatea leporatzen diete.

Espainiako Auzitegi Nazionalak uztailaren 12rako deitu du 13/13 auziko epaiketa. Orotara, 77 urteko espetxe zigorra eskatzen dute zortzi auzipeturentzat, ETArekin harremanetan izatea egotzita. 2010an hamar pertsona atxilotu zituzten poliziaren sarekada batean, eta horietako zortzi epaituko dituzte orain. Atxiloaldian tratu txarrak eta tortura jasan izana salatu zuten batzuek.

Preso politikoen aldeko mugimenduetan aritutakoak dira atxilotuetako batzuk, bai eta preso politikoen abokatuak izandakoak ere. Hain zuzen, Arantza Zuluetari, Iker Sarriegiri, Jon Enparantzari, Julen Zelaraini, Naia Zuriarraini, Saioa Agirreri, Nerea Redondori eta Juan Maria Jauregiri egingo diete epaiketa Madrilen.

Auzipetuen artean, badira akusazio berdinak leporatuta jada epaituak izan diren hainbat, eta beste batzuk preso ere izan dituzte aurretik. Uztailaren 10erako mobilizazioak iragarri dituzte haiei babesa adierazteko.

Desokupak jakinarazi du Bilbon esku hartuko duela datorren astean
"Datorren astean Bilbon desokupatuko dugu", esan du bideo batean enpresa parapolizialeko kide batek. Desokupak hainbat bizilagun etxegabetu zituen AbadiƱon apirilaren 15ean; Euskal Herrian argitara atera den aurreneko kasua izan zen.