AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

80 adingabe inguru eraso eta bortxatu dituen gizon bat atzeman dute Arrueta-Sarrikotan

Erasotzaileak harrera familia modura eskaintzen zuen bere burua Haurtzarorako Gizarte Laguntzaren barruan, eta "zailtasunak" zituzten hainbat eta hainbat gazte hartu zituen etxean. Horri esker egiten zien eraso gero.

Joan den asteazkenean atxilotu zuten Arrueta-Sarrikotako (Nafarroa Beherea) gizonezko bat, 2015etik hona 80 adingabe ingururi sexu-erasoak egitea eta bortxatzea leporatuta. 70 urte ditu erasotzaileak, eta Haurtzaroko Gizarte Laguntza programaren parte zen: harrera familia gisa aritzen zen, eta etxean hartzen zituen "zailtasunak" zituzten haurrak eta gazteak. Horretaz baliatzen zen haiek erasotzeko.

Gizonaren etxea miatzean, erasoekin lotutako zenbait argazki topatu dituzte polizia-agenteek. Epaileak erabaki du erasotzailea behin-behinean espetxeratzea.

Aske geratu da Juan Mari Etxabarri preso politikoa
Errotxapearrak 23 urte egin ditu preso, eta gaur irten da Sevilla II kartzelatik.