AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

%85eko jarraipena izan du Bizkaiko metalgintzako bigarren greba egunak

Gaurkoa greba eguna izan da Bizkaiko metalgintza sektoreko langileentzat. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute deialdia, eta adierazi dutenez, %85eko jarraipena izan du gaur. Bihar ere lanuzteak egingo dituzte beharginek, eta manifestazioa izango da Bilbon.

Gaurko, ekainak 6, Bizkaiko metalgintza sektorean greba deialdia egina zuten ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Langileak 11:30ean elkartu dira BEC (Barakaldo, Bizkaia) kanpoaldeko zabalgunean, Bizkaiko patronala bertan bilduta zegoela aprobetxatuz.

ELAk adierazi duenez, grebaren jarraipena %85 ingurukoa izan da gaur, maiatzaren 23an baino altuagoa. Hala, Bizkaian erreferente diren enpresa handien ekoizpena gelditzea lortu dute beharginek, baita enpresa txikiena ere. Bizkaiko patronalaren eta Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioaren (FVEM) jarrera "etsigarria" dela gehitu dute.

Sindikatuek lanuzteak deitu dituzte biharko ere, eta mobilizazioekin bat egiteko deia luzatu die langileei. Manifestazioa izango da Bilbon (Bizkaia), 11:30ean Jesusen Bihotza plazatik hasita.

Metalaren hitzarmena berritzeko negoziazioetan murgilduta daude sindikatuak eta Bizkaiko patronala. Ekainaren 17rako adostasunik lortu ez badute, beste greba deialdi bat egingo dutela jakinarazi dute sindikatuek, ekainaren 20rako eta 21erako.

SGE enpresako langile batzordeak greba eta mobilizazioak gauzatu ditu azken astean
Mobiliziazio eta greba deialdien bidez, ordaindu ez dizkieten soldatak ordaintzea eta hitzarmen kolektiboaren inguruko negoziazioa irekitzea lortu nahi du SGE enpresako langile batzordeak. Aurreko astean abiatu zuten greba, eta aste honetan, mobilizazioak egin dituzte enpresako atarian.