AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

%86 igo dira Iberdrolaren irabaziak urteko lehen hiruhilekoan

2.760 milioi euroraino heldu dira energia-enpresaren irabaziak azken hiru hiletan. Iberdrolak 2023an lortu zituen inoiz baino irabazi handiagoak: 4.803 milioi euro.

Irabaziak metatzen eta areagotzen jarraitzen du Iberdrolak. 2024ko lehen hiruhilekoko emaitzen berri eman du jada, eta goranzko joerari eusten dio: 2.760 milioi euro irabazi ditu urteko lehen hiru hilabeteetan. 2023ko azken datuekin alderatuz gero, %86ko igoera bat izan du, beraz, hiruhileko honetan.

Zehaztu dutenez, Mexikon saldutako aktiboen gainbalioari (1.165 milioi euro) eta Erresuma Batuko tarifa-defizitaren berreskuratzeari (238 milioi euro) esker lortu du etekina areagotzea energia-enpresak. Dena den, bi aldagai horiek baztertuz gero ere goranzkoa izango litzateke emaitzen bilakaera: %28ko gorakada bat edukiko luke.

2023an, inoizko emaitzarik onenak lortu zituen Iberdrolak. Guztira, 4.803 milioi euroko irabaziak lortu zituen, 2022an baino %10,7 gehiago.

Bost pertsona hil dira Frantzia iparraldeko uretan, Erresuma Batura heldu nahian
110 pertsona baino gehiago zihoazen ontzi batean, eta Mantxako Kanala gurutzatu nahian ari ziren. Bidearekin jarraitzea erabaki zuten 57 lagunek.