AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

9 urteko neska bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Nafarroan

Lehengusuak dira haurra eta erasotzailea. Oraingoz, espetxeratu egin dute gizonezkoa.

Iruñeko (Nafarroa) Instrukzio Auzitegiko epaileak behin-behinean kartzelaratu du gizonezko bat, 9 urteko neska bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Senideak dira haurra eta erasotzailea; hain zuzen ere, lehengusuak. Autoan aipatzen denez, erasotua izan den neskak gurasoei eta eskolakoei eman die jasandakoaren berri.

Lurraren defentsan, jendetza bildu da Azpeitian
Euskal Herria Bizirikek topaketa nazional bat prestatu zuen larunbaterako, eta manifestazio jendetsu bat egin zuen arratsaldean: 2.000 lagunek hartu zuten parte. Instituzioen neurriak, "natura-baliabideen suntsiketa sistematikoa" eta "eredu ekonomikoaren ondorioz bizi dugun hondamendi ekologiko eta soziala" salatu zituzten.