AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

905. greba eguna beteko dute gaur Novaltiako langileek

Bizkaiko beharginek bi urte eta erdi daramatzate greban, lan-hitzarmen berria eskuratzeko helburuarekin. Zuzendaritzak negoziatzeari uko egin eta grebalariak ordezkatu ditu.

Bizkaiko Novaltia enpresako langileek bi urte eta erdi daramatzate greban, 2019ko uztailaren 22an ekin baitzioten greba mugagabeari. Hain zuzen, gaur, urtarrilaren 12an, 905. greba eguna beteko dute farmazia-enpresako beharginek itun berri baten aldeko borrokan.

Duela hiru urte lan-hitzarmen propioa ezeztu zuen enpresak eta, modu horretan, Espainiako Estatuaren hitzarmena aplikatu zaie langileei, soldata 950 euro ingurura jaitsiz eta orokorrean lan-baldintzak okerragotuz. Hori ez ezik, soldata-arrakala ere seinalatu dute langileek; antza, kontratazio berrien ordainsaria %35 txikiagoa da, eta langileak jaiegunetan ere lan egitera behartzen dituzte.

Greba eskubidearen urraketa eta erasoak

Aurreko urtean bezala, langileek haien greba eskubidearen urraketa salatu dute, Novaltia vulnera, Inspección tolera lelopean. Izan ere, enpresak aldi baterako langileak kontratatzen ditu, grebalariak ordezkatzeko. Gainera, ordezkapenak Lan Ikuskaritzaren "baimenarekin" egiten direla salatzen dute beharginek, bai eta zuzendaritzak negoziazioari uko egiten diola ere.

Bestalde, jazarpena eta erasoak jasan dituztela ere salatu dute; besteak beste, epaiketa baten ostean, "espediente bidez errepresaliak" hartu omen zituen zuzendaritzak, eta haien aurkako salaketa penalekin ere mehatxatu zituen.

Emakume bat labankadaz erail du bere senarrak Tuteran
Atzo topatu zuten hilik emakumea, bere etxean. Frantziako Estatuan atzeman dute bere senarra, eta atxilotu dute jada.