AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

A Fenda Zentro Sozialista aurkeztu dute A Coruñan

Larunbatean izan zen Zentro Sozialista berriaren aurkezpena. Bertako kideek azaldu dutenez, "klase-independentzia politikoa" oinarri hartuta antolatzeko espazio bat izango da.

A Coruñan, abuztuaren amaieran eman zuten Zentro Sozialista baten irekieraren berri: A Fenda Zentro Sozialista. Besteak beste, seinalatu zuten "bere ofentsiba indartzen" ari dela burgesia, eta, horri lotuta, "erortzen" ari direla "proletalgoaren erreferentziazko tokiak"; "politika independentearen zentroak". "Politikari profesionalek dena hobeto doala saltzen duten bitartean, gure auzoak errepresioz, kontrolez eta desalojoz betetzen ari dira", gaineratu zuten.

A Fenda Zentro Sozialistaren helburua da, hain zuzen ere, "erreferentziazko leku bat" izatea "gure zapalkuntzaren oinarrien kontra borroka egin nahi duen ororentzat"; "gure antolakuntza ahalbidetzeko, klase-independentzia politikoaren pean". Izan ere, nabarmendu zuten Zentro Sozialista ez dela "leku bakartu" bat, "estrategia zabalago baten parte" baizik; "burgesiaren botereari aurre egin eta hiriko proletalgoaren beharrei erantzungo dien tresna bat".

Zentro Sozialista berria jendaurrean ezagutzera emateko, aurkezpen-saio bat antolatu zuten A Coruñako kideek joan den astebururako. Larunbat arratsaldean izan zen: etxebizitzaren problematikari buruzko hitzaldi bat egin zuten lehenengo, eta A Fendaren nondik norakoak azaltzeko saio bat ondoren.

Gutxienez zortzi lagun hil dira itsasoan, Erresuma Batura iristeko saiakeran
Mantxako kanalean hondoratu zen ontzia, Frantziako kostaldetik irten eta berehala. 59 pertsona zihoazen bertan.