AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

AAEAMko bi militante atxilotu ditu Ertzaintzak

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu dituzte AAEAMko bi kideak, Bizkaian. Haien etxebizitzak miatzen ari da Ertzaintza.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, bi kide atxilo eraman ditu gaur Ertzaintzak. Usansolon (Galdakao, Bizkaia) eta Ibarrangelun (Bizkaia) bizi dira atxilotuak, eta une honetan, haien etxebizitzak miatzen ari dira ertzainak.

Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak, AAEAMren esanetan, eta "sekretupean daude diligentziak". Ez dituzte bi kideak inkomunikatu.

Gasteizko Mercedes-Benz lantegian 500 beharginen kaleratzea berretsi dute
Zuzendaritzak erregulazio txostenen aukera baztertu du uneoro. Beraz, behin-behineko kontratua duten ehunka langile zuzenean kaleratuko dituzte, eta beharginek "martxoan adostutako hitzarmena ez betetzea" egotzi diote patronalari. Landabengo Volkswagenen ere ziurgabetasuna nagusitu da, enpleguaren etorkizunari dagokionez.