AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Abascalek igandean Iruñean daukan hitzorduaren harira, protestara deitu dute

NH Iruña Park hotelera bertaratuko da Vox alderdiko burua, eta han elkarretaratzeko deia egin dute, 'Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista' lelopean.

Iruñean (Nafarroa) izango da Santiago Abascal igande honetan, hilaren 14an. Hain zuzen, NH Iruña Park hotelera joango da Vox alderdiko burua, 20:00etarako.

Hori dela-eta, mobilizazio deialdi bat zabaldu dute: 19:30ean, elkarretaratze bat izango da hotel aurrean. Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista aldarritzat hartuta egin dute deialdia.

Bi urte bete ditu Bilboko Oinarrizko Produktuen Biltegiak
Proiektuaren bigarren urteurrenaren harira, egun osoko egitarau bat antolatu du maiatzaren 20rako Bilboko Kontseilu Sozialistak. Gaur egun, San Inazioko Errondoko Auzo Etxean dago Oinarrizko Produktuen Biltegia.