AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Abenduaren 18an deklaratu beharko dute lau nafarrek, La Vueltako protesten harira

"Inor ez dadila engaina: hau ez da tramite judizial hutsa, Palestinaren alde ahotsa altxatzeagatik gu kikiltzeko saiakera zuzena da", salatu dute.

Lau pertsona ikertzen ari da Agoizko (Nafarroa) Instrukzio Auzitegia, La Vueltan Palestinaren alde izan ziren mobilizazioei lotuta, eta abenduaren 18an deklaratu beharko dute. "Lesioak" eragitea, "zirkulaziorako arriskuak sortzea", "agintaritzari aurre egitea" eta "desobeditzea" leporatzen diete, baita Irunberrin "desordena publikoak eragitea" ere. Ikertuek beraiek eman dute horren berri, eta salatu dute haien aurka irekitakoa ez dela "tramite judizial hutsa", baizik eta "Palestinaren alde ahotsa altxatzeagatik gu kikiltzeko saiakera zuzena".

"Milaka lagunek hartu zuten parte La Vueltan Israelgo Estatuko txirrindulari-taldearen aurkako salaketa eta boikot ekintza publikoetan, eta elkartasuna adierazi zioten Palestinako herriari. Hori besterik ez", aldarrikatu dute laurek: "Erantzuna Foruzaingoak bultzatutako kriminalizazio-operazioa izan da, elkartasuna delitu bihurtu nahi duena. Ez dugu onartzen. Ez dugu normalizatuko".

Auzipetu gehiago Euskal Herrian

Ohartarazi dute Nafarroan lau pertsona daudela auzipetuta oraingoz, baina pertsona gehiago ere badituztela jopuntuan Euskal Herrian La Vueltako protesten harira; Larrabetzun (Bizkaia), Bilbon (Bizkaia) edo Donostian (Gipuzkoa) adibidez. Abenduaren 10ean, hain zuzen ere, beste prozesu judizial bati aurre egin beharko diote zenbait donostiarrek.

Dena den, lau auzipetu nafarrek dei egin dute "errepresioaren aurrean atzerapausorik ere ez ematera". Uste dute "azken hilabeetetako Palestinaren aldeko aldarri-uholde ikaragarria epaitegien bitartez geldiarazteko" asmoa dutela agintaritzek, eta "nazioarteko erakundeek genozidioa eta palestinarren garbiketa etnikoa dokumentatzen dituzten bitartean, hemen elkartasuna zigortu" nahi dutela. Horren aurka, erreibindikatu dute "Palestina, bere herria eta haien erresistentzia erdigunean izan behar direla".

Jasandako torturen kasua berriz ireki dezatela eskatu du Raul Fuentes preso politikoak
1991n atxilotu eta torturatu zuen Espainiako Poliziak, Indautxuko komisarian. Hainbatetan aurkeztu ditu salaketak Fuentesek, eta arrazoia eman dio berriki NBEk.