AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Abiatu da Egiluz Jauregia birjabetzeagatik Hondarribiko 3 gazteren aurkako epaiketa

Apirilaren 19an Hondarribiko alde zaharreko eraikin bat birjabetzeagatik, deklaratzera deitu zituzten Hondarribiko Gazte Asanbladako hiru kide, apirilaren 24an. Gaur hasi da beren aurkako epaiketa, Irungo epaitegian.

Pasa den apirilaren 19an, Hondarribiko Egiluz jauregia birjabetu zuten Hondarribiko Gazte Asanbladako kideek, eraikina gaztetxe bilakatzeko proiektua abiatu asmoz. Birjabetzearen ondorioz, asanbladako lau kide identifikatu zituen Ertzaintzak, eta deklaratzera deitu zituzten.

Gaur, apirilak 29, hasi da beren aurkako epaiketa, Irungo epaitegian. Hasiera batean, apirilaren 24an egitekoak ziren. Eraikina okupatzeagatik “delitu arinak” egin dituzten edo ez ebatziko dute bertan. Deklaratzera deitu dituzten lau gazteetatik hiruk deklaratuko dute gaur; izan ere, laugarrena adin txikikoa da, eta Donostian deklaratu beharko du.

Borroka hasi dute Itaroako Yelmo zinema aretoetako langileek
Uharteko Itaroa saltoki guneko zinemetako langileek ostegunean izan zuten soldata igoera eskatzeko lehenengo greba deialdia, eta gehienek bat egin zuten lanuztearekin. Greba batzordeak salatu duenez, hainbat arduradunek ilegalki ordezkatu zituzten greba egiten ari ziren beharginak. Gainera, bezeroei grebaren nondik norakoak azaltzen ari ziren langileak Itaroatik kanporatu zituen Guardia Zibilak. Enpresak soilik 4 eta 6 euro arteko soldata igoera eskaini die, eta beraz, aldarrikapenekin jarraitzen dute.