AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ablitaseko langile bat hil da, aldamio batetik erorita

Tarazonan ari zen lanean 40 urteko gizona, obra batean. 10 metroko altueratik jausi da, etxe-aurre bat lantzen ari zela.

Ablitaseko (Nafarroa) igeltsero bat hil da Tarazonan (Zaragoza), etxe-aurre batean lan bertikalak egiten ari zela. 10 metroko altueratik erori da 40 urteko behargina, eta kolpearen ondorioz hil da, goizeko 08:30ak aldera.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 65 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.


Beste bost egunez egingo dute greba Bizkaiko metaleko langileek
Azaroaren 28tik abenduaren 2ra arte ere greban egongo dira Bizkaiko metalgintzako beharginak. Gehiengo sindikalak salatu du lan-baldintzak "probretzen eta prekarizatzen" dituela patronalaren azken eskaintzak. Azken lanuzteetan Ertzaintzaren aldetik jasandako errepresioa seinalatu dute langileek.