AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Abortatzera doazen emakumeak jazartzen jarraitzen dute Gasteizen eta Donostian

Abortuaren aurkako protestak hasi dira berriz Gasteizko eta Donostiako klinika banatan, eta zentroetara doazen emakumeak nahiz langileak jazartzen ari dira. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, "legeak ez ditu elkarretaratzeak debekatzen, jazarpena baizik".

Joan den apiriletik, Espainiako Estatuan zigortu egin daiteke haurdunaldia eten nahi duten emakumeen kontrako jazarpena. Horrek nolabait itzali zituen hainbat klinikaren aurrean egiten ari ziren protestak, baina hainbat puntutan, esaterako, Gasteizko (Araba) eta Donostiako (Gipuzkoa) Askabide kliniketan, berriz hasi dira elkarretaratzeak. Lehen egin ohi zuten modura, klinika aurrean elkartzen dira hainbat pertsona, zentro horietara doazen emakumeak zein horietan aritzen diren langileak jazartzeko; besteak beste, kartelak eramaten dituzte eskuetan, eta otoitz egiten dute.

Bi kliniketako beharginek hots egin diete poliziei aste honetan, baina salatu dute ez zutela "ezer egin", ez udaltzainek Gasteizen, ez Ertzaintzak Donostian. Gasteizen, esaterako, udaltzainek esan zuten "kartelak eraman besterik" ez zutela egin manifestariek. Donostian, protestan parte hartzen ari zirenak identifikatu zituzten ertzainek, baina ez zuten kontzentrazioa desegin; klinikako langileei esan zieten "ezin" zutela "beste ezer egin".

Gertatutakoaren harira, salaketa bat aurkeztu du Askabidek. Momentuz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erantzun du legeak ez dituela "elkarretaratzeak debekatzen, jazarpena baizik".

Gipuzkoako enpresen %17,5ek aurreikusten dute langileak kaleratuko dituztela
Gaur egungo "egoera gaiztoa" dela dio Adegi patronalak, eta "esfortzua eta sakrifizioa" eskatu dizkie enpresetako nagusiei nahiz beharginei. Gipuzkoako enpresen %32k uste dute okerrera egingo duela merkatuko egoerak, eta, apiriletik hona, %10 igo da kaleratzeak egingo dituztela uste duten enpresen kopurua. "Lan-kostu handiak" eta soldata-igoerak arazo modura identifikatzen dituzte enpresen %42,5ek.