AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Absolbitu egin dituzte Bilbon Voxeko faxistei aurre egiteagatik auzipetutako hiru gazteetatik bi

Maiatzean atxilotu zituzten, Voxen kontra protesta egiteagatik, eta azaroaren 15ean egin zieten epaiketa. Hiru auzipetuetako bati 180 euroko isuna jarri diote, baina absolbitu egin dituzte beste biak.

Joan den maiatzaren 23an, hiru lagun atxilotu zituzten Bilbon (Bizkaia), zenbait aste lehenago faxista batzuei aurre egiteagatik. Izan ere, maiatzaren hasieran, hainbat pertsona Vox alderdiko propaganda banatzen aritu ziren Bilboko Errekalde auzoan, eta propaganda faxistaren kontra protesta egin zuten, hain justu, gerora atxilotuak izan ziren hiru gazteek. Pare bat aste beranduago, maiatzaren 23an zehazki, Espainiako Poliziak eraman zituen atxilo.

Horren harira, iragan azaroaren 15ean epaitu zituzten hiru auzipetuak, Bilbon bertan. Hirurei babesa emateko eta beren absoluzioa exijitzeko, elkarretaratze bat izan zen epaitegi aurrean, Faxismoaren eta errepresioaren aurrean langile batasuna lelopean.

Berriki jakinarazi dute zein den epailearen ebazpena: absolbitu egin ditu auzipetuetatik bi, eta 180 euroko isun bat jarri dio hirugarrenari. Helegiteak aurkezteko epea irekita dago orain.

Donostiako Zentro Sozialista hustu nahi du Sukia enpresak
Apirilean atera zen argitara Gipuzkoako hiriburuko Zentro Sozialista, baina hura husteko prozedurari ekin dio Sukiak. Abenduaren 1erako ezarrita dagoen bista bertan behera utz dezala exijitu diote enpresari Donostiako Kontseilu Sozialistak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak.