AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Absolbitu egin dituzte Goierriko Zentro Sozialistaren aurkako auzian epaitutako zazpi gazteak

Urtarrilaren 24an izan zen epaiketa, eta sententzia atera da jada. Goierriko Zentro Sozialista, behin-behinean, huste arriskutik kanpo dago. Langile Kontrolpeko Espazioaren "egonkortasunean pausoak emateko borrokan" jarraituko du bertako Kontseilu Sozialistak.

Goierriko Zentro Sozialista, behin-behinean, huste arriskutik kanpo dago. Hala jakinarazi zuen ostiralean Goierriko Kontseilu Sozialistak: atera da zentroaren kontrako epaiketako sententzia, eta aldekoa izan da. Absolbitu egin dituzte, hain justu, auzian epaitutako zazpi gazteak.

Kontseilu Sozialistako kideek gogorarazi dute Beasaingo (Gipuzkoa) espazio hori beharrezkoa dela bertako jardun politikoa aurrera eramateko. Horregatik jarraituko dute lanean, Zentro Sozialistaren "egonkortasunean pausoak emateko".

Joan den urtarrilaren 24an izan zen Goierriko Zentro Sozialistaren kontrako epaiketa, Tolosan (Gipuzkoa). Kontseilu Sozialistak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak deituta, elkarretaratze bat izan zen epaitegi aurrean, Zentro Sozialisten defentsan. Aurreko asteetan, Sonepar enpresa seinalatzeko hainbat protesta-ekintza izan ziren Euskal Herri osoan barrena; bere jabetzakoa da Zentro Sozialista bilakatutako eraikina, eta hark ekin zion espazioa husteko prozedurari.

Iazko martxotik martxan

Goierriko Kontseilu Sozialistak aurreko urteko martxoan jakinarazi zuen Zentro Sozialista bat ireki zuela Beasainen. Ordutik, askotariko jardun politikoa eta soziala ahalbidetzen du tokiak: bertan indarkeria matxistaren aurkako bulego bat dauka martxan Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, etxegabetzeen eta etxejabeen askotariko gehiegikerien aurkako babesa eta aholkularitza ematen ditu Goierriko Etxebizitza Sindikatuak, eta soldatapeko lanari lotutako arazoen kontrako babesa eta aholkularitza eskaintzen ditu Goierriko Laneko Autodefentsa Sareak, besteak beste. Gainera, aisialdi eskaintza, Mugimendu Sozialistak abiatutako dinamikak, hitzaldiak, tailerrak eta doako zerbitzuak ere izaten dira bertan.

Urtarrilaren hasieran azaldu zuten eskualdeko Kontseilu Sozialistak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak huste arriskuan zegoela Goierriko Zentro Sozialista. Hura babestera deitu zuten eta, espazioaren defentsan, borroka hasi zuten elkarrekin.

14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta
Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari diren sarraskia salatzeko. Ertzaintzak gogor egin zuen manifestarien kontra.