AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Absolbitu egin dute Donostian bere bikotekidea bi aldiz bortxatzeagatik epaitu duten gizona

Fiskaltzak 27 urteko kartzela zigorra eskatu zuen neska-laguna bi aldiz bortxatu zuen gizonarentzat, baina Gipuzkoako Auzitegiak absolbitu egin du; 2018an izan ziren erasoak.

Emakume batek 2019an jakinarazi zuen bere bikotekideak bi aldiz bortxatu zuela 2018an; salaketa jarri zuen Donostiako (Gipuzkoa) epaitegietan. 2018an hasi ziren biak elkarrekin bizitzen, eta emakumeak dio mutil-lagunak hainbatetan egiten ziola bultza ohearen eta sofaren aurka. Bestalde, azaldu zuen eztabaida izan zuten bi alditan behartu zuela harreman sexualak izatera.

Epaileek adierazi dute ezin dela frogatu gizonak emakumea bortxatu zuela, eta ezin dela baztertu gizonaren errugabetasun-presuntzioa. Emakumearen bertsioa "lausoa, zehaztugabea eta generikoa" dela esan du Jorge Juan Hoyos Moreno magistratuak.

Sententzian jaso dutenaren arabera, mediku-txostenak dio emakumeak ez zuela erasoaren ondoriozko "lesiorik edo aztarnarik", ez eta "eragin psikopatologikorik" ere.

Horrela amaitu dute sententzia: "Ustezko biktimaren deklarazioa da dugun froba bakarra, eta froga hori bakarrik oinarri izatea fede ekintza bat izango litzateke".

Ikasle mugimenduaren formakuntzarako eta aisialdirako topaleku izan da Eskola Ibiltaria
Atzo Eskola Ibiltaria egin zuen Ikasle Abertzaleakek Azpeitian. Ikasle mugimenduko ehunka kide elkartu ziren han, hainbat auzi politiko lantzeko eta komunitate politikoa indartzeko helburuz.