AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Abuztu amaierara bitartean, gutxienez 2.488 emakumeri eraso zieten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Aurtengo aurreneko zortzi hilabeteetan, 2.488 emakumek salatu zituzten jasandako erasoak; iaz, denbora tarte berdinean, 2.581 kasuren berri izan zuen Emakundek. "Askatasun sexualaren aurkako delituak" %18,34 igo dira aurten.

Emakundek argitaratutako datuen arabera, aurtengo urtarriletik abuztu bukaerara bitartean, 2.488 emakumeri egin zieten eraso beren bikotekideek edo bikotekide ohiek. Aurreko urtean, denbora tarte berdinean, 2.581 emakumek salatu zituzten haien bikotekideek edo bikotekide ohiek egindako erasoak. Emakumenderen esanetan, itxialdi orokorraren ostean nabarmen egin zuten gora salaketek.

"Askatasun sexualaren aurkako delituei" dagokienez, Emakundek azaldu du gora egin dutela oraingoan: iazko urtarriletik abuztu amaierara bitartean 234 eraso atera ziren argitara, eta aurten, 276 eraso salatu dituzte urteko lehenengo zortzi hilabeteetan. %18,34ekoa izan da igoera, beraz.

Bilbon emakume bat bortxatu dute hainbat gizonek
Drogatu ostean bortxatu zuten Bilboko etxebizitza batean, eta gutxienez lau gizonezkok egin zioten eraso. Emakumeak erasoaren uneko irudiak topatu zituen sakelako telefono batean.