AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Adimen artifiziala erabilita, adingabeen irudi sexualekin trafikatu duten 25 pertsona atxilotu dituzte nazioartean

Espainiako Estatuan, Erresuma Batuan, Danimarkan eta Australian atxiki dituzte irudi horien trafikatzaileak. Ia 300 susmagarri dituzte identifikatuta.

Adimen artifizialaren bidez, adin txikiko pertsonen irudi sexualak sortzen eta nazioartean zabaltzen aritu den sare bat atzeman dute nazioartean. Itxura denez, plataforma digital bat erabili dute sortutako materiala partekatzeko, "ordainketa sinboliko" baten truke. Danimarkako gizonezko batek zuzentzen zuen plataforma.

Iturri polizialen arabera, sare horrekin harremana duten 273 susmagarri dituzte identifikatuta. Online plataforma zuzentzen zuen daniarra iazko azaroan atxilotu omen zuten, eta joan den astean beste 25 pertsona hartu dituzte atxilo Danimarkan bertan, Espainiako Estatuan, Erresuma Batuan eta Australian.

Martxoaren 3a: 49 urte Gasteizko sarraskitik
Gasteizko Kontseilu Sozialistak hitzartze politiko bat eta Bloke Sozialista antolatu ditu arratsalderako: 17:00etan Burullerias Plazara bertaratzera deitu du.