AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Adimen artifizialaren bidez isunak jarriko ditu Gasteizko Udalak

Trafikoa kontrolatzeko zaintza-kamera batzuek erabiliko dute adimen artifiziala, matrikulak identifikatzeko eta gidariak zigortzeko.

Erakunde publikoak ere gero eta gehiago ari dira erabiltzen adimen artifiziala, baina ez edozein funtziorekin: sarri, kontrol soziala areagotzeko eta errepresioa eraginkorragoa izan dadin baliatzen dute. Horixe bera gertatzen ari da, esaterako, Gasteizen (Araba): teknologia hori oinarri duten hainbat proiektu abiatu ditu jadanik udalak. Isurpen Gutxiko Eremuan (ZBE, gazteleraz) bideo-zaintzako 30 kamera izango dira martxan laster, trafikoa kontrolatzeko, eta adimen artifiziala aplikatuko dute gailu horietan.

Itxura denez, matrikulak identifikatzeko gaitasuna izango dute zaintza-kamera horiek, eta, adimen artifizialaren bidez, ustezko gidariei zuzenean isunak jartzeko aukera ere emango dute. Badirudi udan jarriko dituztela abian gailu berriak, Gasteizko Alde Zaharrean eta Zabalgunean trafikoa murrizteko neurriak aktibatzean.

Adimendun kamerei esker, agintaritzek aukera izango dute murriztutako eremuetan auto bakoitzak igarotzen duen denbora zehatza ezagutzeko, isunak ezartzeari begira. Matrikularik ez duten edo egoera txarrean dauden kotxeak ere identifikatuko omen dituzte modu horretan.

Derrigorrezko errekrutatzearen aurkako erresistentzia areagotu egin da Ukrainan
Soldadu kopuruak behera egin du, eta gero eta ukrainar gehiago dira Errusiaren erasoaldi bete-betean gerra-frontera joan nahi ez dutenak.