AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.

Aurreko asteartean, hilaren 16an, 13 urteko mutil bati eraso zion gizonezko batek Donostian (Gipuzkoa). Bidebieta kiroldegiko aldagela batean gertatu zen erasoa, gaztea dutxatzen ari zela: dutxan sartu zen gizona eta masturbatzen hasi zen. Komun batean ezkutatu zen mutila, baina hara ere sartu zen erasotzailea, eta ukituak egin zizkion. Aldagelara beste pertsona bat sartu zenean, ihes egin zuen gizonak.

Astearte horretan aurkeztu zuen salaketa gaztearen familiak, eta joan den astelehenean atxilotu zuten erasotzailea, Altzako kiroldegi inguruan. Espetxeratu egin dute oraingoz, eta uste dute posible dela eraso gehiago egin izana. 62 urte ditu.

Grabaketak unibertsitateko komun batean

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Leioako (Bizkaia) campusean, bestalde, gizon bat harrapatu zuten aurreko ostegunean, komun batean irudiak grabatzen. Hain justu, Arte Ederren Fakultatean hartu ditu irudiak erasotzaileak, mutilen komunean. Ostegunean bertan atxilotu zuten.

Ukrainako Gobernuak areagotu egingo ditu ukrainarrak gerrara bidaltzeko neurriak
500.000 militar mobilizatzeko lege-proiektu bat egin zuen gobernuak joan den abenduan, eta gogortu egingo ditu errekrutatzea ekiditen duten pertsonen kontrako neurriak. "Atzerrian egoteak ez du herritarra aberriarekiko betebeharretatik salbuesten", esan du besteak beste Atzerriko Gaietarako ministroak.