AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Adin txikiko hainbat emakume sexualki esplotatu dituzte Araban

Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean daude adingabeak. Diru truke, sexu-harremanak izan dituzte gutxienez gizonezko batekin.

Gaur bertan atera da argitara adin txikiko hiru emakume sexualki esplotatu dituztela Araban. Gizon heldu batek, gutxienez, sexu-harremanak izan ditu eurekin, diru truke. Ezagutzera eman duten erasoetako bat, hain zuzen ere, erasotzaileetako baten etxean izan zen, Gasteizen (Araba). Adingabeetako biri diru kantitate bat hitzeman zien hark, gero ordainketa osorik egin ez bazien ere.

Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean daude erasotuak izan diren hiru neskak, eta Gasteizko zentro batean dituzte gaur egun. Itxura denez, hiru adingabeetako batek jarri zituen harremanetan erasotzailea eta erasotuak izan diren gainerako bi neskak; eta berak ere izan zituen sexu-harremanak gizonezko horrekin. Bien arteko lehen kontaktua, antza, sare sozialen bidez izan zen. Ikerketapean daukate adin txiko emakume hori ere, beste bi neskak prostituzioan aritzea sustatzeagatik.

Zabalik dago gertakariei buruzko ikerketa; dena den, prebentziozko espetxealdia ezarri diote erasotzaileari. Aurrekariak ditu, duela urte batzuk, beste emakume adingabe bat prostituzioan aritzera "bultzatzeagatik".

Duela zortzi urte, prostituzio kasu antzeko baten berri izan zen Araban. Orduan jakinarazi zuten Gasteizko Sansoheta zentroko hainbat adingabek sexu-harremanak izan zituztela zenbait heldurekin, diru truke. Eraso horiek zirela-eta, Sansoheta ixtea erabaki zuen Arabako Foru Aldundiak.

Donostiako Zentro Sozialistaren lehen urteurrena ospatuko dute hurrengo astean
Apirilaren 18an eta 20an zehar izango dira ospakizun-ekimenak. Donostiako Kontseilu Sozialistak iazko apirilean jakinarazi zuen Zentro Sozialista bat ireki zuela Egia auzoan, eta urtearen amaieran lortu zuen espazioa egonkortzea, hainbat urtetarako.