AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Adin txikiko neska batek jasandako sexu-erasoa salatu dute Azkoitian

Aurreko ostiralean izan zen erasoa, eta protestara deitu zuen Itaiak. Atzo izan zen elkarretaratze jendetsu bat, 'Indarkeria matxista osori aurre egin' lelopean.

Joan den ostiral arratsaldean, adin txikiko neska bati eraso zion gizon batek Azkoitian (Gipuzkoa). Horren harira, protesta egitera deitu zuen Urola Erdiko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, sexu-erasoa salatzeko: kontzentrazio bat antolatu zuen atzorako, astearterako. Jendetsua izan zen Azkoitiko plazan Indarkeria matxista orori aurre egin aldarriaren pean egin zen elkarretaratzea.

"Desagertzetik urrun, indarkeria matxista kasuak ugariak dira oraindik ere, eta ez dute inola ere beheranzko joerarik", seinalatu dute Itaiako kideek: "

Itaiak Babes Bulegoa jarri du martxan Beasainen
Goierriko Zentro Sozialistan irekitako bulegoaren bidez, "erasoren bat jasan eta horri erantzuteko laguntza behar duen edonori babes antolatua" ematea da asmoa. Ostegunero irekiko dute, 17:00etatik 19:00etara.