AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Adinekoen egoitzetan bizi duten egoera larria salatu dute langile ugarik

Muturreko egoeran daudela salatu dute zahar etxe askotan. Zentro batzuetan %50 eta %70 daude Covid-19ak kutsatuta, eta hala ere, baliabide, material eta pertsonal falta dutela adierazi dute langileek. Hainbat tokitan, heren batera heldu da eritasun baja hartu behar izan duten beharginen zenbatekoa.

Covid-19 birusaren hedapenak gogor kolpatu ditu zahar etxeak. Osasun-langile batek Berria-ri jakinarazi dionez, duela gutxi hasi dira egoitzetan testak "masiboki" egiten, martxoaren amaierara arte ez baitzegoen protokolorik. "Zentro batzuetan %50 eta %70 daude kutsatuta", azaldu du.

Langileen zein egoiliarren artean atzemandako kutsatzeak, koronabirusa hautemateko probak egiteko ezintasunak (askok adierazi dute sintomak dituztenei baino ez dietela proba egiten) nahiz egoiliarren heriotza eguneroko ogia dira krisialdia hasi zenetik. Europa mailan Covid-19ak jota hildakoen artean, %50 zendu dira egoitzetan, Berria-ren arabera.

Hala ere, babeserako eta segurtasunerako ia baliabiderik gabe jardun behar izan dute langileek. Sona handia izan du, besteak beste, Ordiziako (Gipuzkoa) San Jose egoitzako kasuak: zabor poltsekin babestu behar izan dute beharginek, eta maskararik ere ez dute izan.

Kutsatzeek gora egin ahala, etengabe hazi da eritasun baja hartu behar izan duten beharginen kopurua (Gipuzkoako hainbat lekutan, adibidez, heren batera heldu da zenbatekoa); ondorioz, gaixotu ez direnen lan-karga ere asko hazi da. Gero eta gehiago dira bizi duten egoera larria salatzen ari diren langileak, eta besteak beste, baliabide eta material falta dutela adierazi dute, baita pertsonal falta ere. Hala, muturreko egoeran daudela salatu dute egoitza askotan; esaterako, Altzako (Gipuzkoa) Berrako zentroan bi erizainen artean zaindu behar dituzte 140 egoiliar; zortzi erizain dira izatez, baina bajan daude sei. Zentroko gainontzeko langileak kontuan kontuan izanik, 30 dira bajan daudenak.

Larri zauritu da langile bat Zumaian, eraikuntza lanetan ari zela
Ardantzabideko obran soldatapean lanean ari zela, zerra erradialarekin hanka moztu zuen behargin batek. Duela hiru egun, beste langile bat ere larri zauritu zen Atarrabiako San Andres papertegian.