AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Adinetako egoitzetako emakume langileek greba-aldi berri bat abiatu dute gaur, Gipuzkoan

Urriaren 18ra arte iraungo duen greba honekin, patronalaren eta adin egoitzen artean adosturiko hitzarmena betearazi nahi dute langileek.

Gaur, osteguna, greba-aldi berria hasi dute Gipuzkoako adin egoitzetako emakume langileek. Adierazi duten bezala, 30 egunez egingo dute greba, nahiz eta berau luzatzeko aukera zabalik uzten duten sektoreko lan baldintzak hobetu ezean.

Langileek elkarretaratzera deitu dute gaurko, 11:30ean Donostian (Gipuzkoa), Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean.

Bi urtez borrokan

Badira bi urte adin egoitzetako hitzarmena blokeaturik dagoela. 88 greba egun egin dituzte langileek pasa den ikasturtean, eta udako negoziazio mahaiaren osteko emaitza urriak direla-eta, "borroka azkeneraino eramateko prest" daude. Deialdi berriarekin, guztira, 118 greba egun izango lirateke.

Bilboko Langile Autodefentsa Sarea jaio da, "elkarrekin autodefentsa antolatzeko"
"Batuz, babes sareak sortuz, kapitalaren erasoetatik defendatuko gaituzten garaipenak lortzeko antolatzea" izango du ardatz Bilboko Langile Autodefentsa Sareak. Hala, "borroka elkartasunean antolatzeko tresna kolektibo" modura aurkeztu dute egitasmoa, eta "krisialdiak gainditzeko burgesiak gidaturiko berregituraketa" testuinguruan kokatu dute haren sorrera.