AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Adunako prostituzio-etxe bateko proxeneta atxilotu dute berriz

Sexu-esplotazioagatik eta sexu-eraso saiakera bategatik atzeman dute.

Adunako (Gipuzkoa) prostituzio-etxe bateko arduraduna atxilotu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, sexu-esplotazioan aritzeagatik eta esplotatutako emakumeetako bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik. Aurreko larunbatean aurkeztu zuen salaketa biktimak, hainbat hilabetez esplotazioa jasan ondoren.

Jakinarazi du miseriazko baldintzak inposatzen dizkiela proxenetak: atsedenik gabeko lanaldi amaigabeak, nahi ez dituzten praktikak egitera behartzea, substantzia batzuk hartzera derrigortzea, tratu umiliagarria... Horrez gain, salaketa jarri duen emakumeak azaldu du behin bera bortxatzen saiatu zela prostituzio-etxeko arduraduna, baina gelatik ihes egitea lortu zuela.

66 urte ditu atxilotutako gizonezkoak, eta duela urtebete inguru ere atzeman zuten, antzeko delituei lotuta.

Israeli armak enbargatzearen itxurak egiten ditu Espainiako Gobernuaren iruzurrezko dekretuak
Salbuespen zabalak onartzen ditu testuak; aukera ematen du portuetan eta baseetan igaroaldi militarrak izateko eta ez du genozidioarekiko konplizitatea eteteko neurri eraginkorrik bermatzen.