AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

AEBetako ekonomiak BPGaren lehen jaitsiera izan du, muga-zergak direla eta

%2,8ko igoera edukitzetik, %0,2ko jaitsiera izatera pasatu da urte batetik bestera, batik bat, inportazioen %53,3ko hazkundea edo gastu publikoaren atzerakada direla medio.

Iaz, armagintzaren industriak lagunduta, %2,8ko hazkundearekin amaitu zuen urtea Amerikako Estatu Batuetako ekonomiak, baina herrialdeak nazioarteko merkatuetan aplikatutako politikek guztizko aldaketa eragin dute joera gorakor horietan. Analisi Ekonomikoetarako Bulegoak egindako azken kalkuluen arabera, Barne Produktu Gordina (BPG) %-0,2an geratu da aurtengo tasa urtekotuan (%-0,1 hiruhilekoan), 2022 hasieratik ikusi ez den atzerakada bat markatuz.

Datu-tauletan, kanpo-sektoreak eman du kolpe nagusia: merkantzien inportazioak %53,3 hazi dira urtebetean, eta horrek ia erabat ezabatu du eman zitekeen edozein balantze positibo. Muga-zerga protekzionisten aurrean, enpresek eta kontsumitzaileek kanpoko erosketak aurreratu dituztela dio aipatutako instituzioak.

Aurrekoaz gain, kontsumoa murriztea ekarri du gastu publikoak edo egoera ekonomikoak okerrera egiteak, eta horrek moteldu egin du motor ekonomikoaren erritmoa, Erreserba Federaleko akten arabera. Horrekin, Banku Zentralak asteazkenean argitaratutako aurreikuspenetan, orain arte ikusi ez den ezkortasun bat nabari da: 2025-2026 aldirako orain arte aurreikusitako hazkunde potentzialik txikiena irudikatu dute, eta atzeraldi bat izateko probabilitatea oinarrizko agertokiaren pare jartzen dute.

Gainera, langabezia "nabarmen" igotzea espero dute, ohiko tasa gaindituz gutxienez 2027ra arte; eta, bestalde, muga-zergek inflazioan presio "nabarmena" gehituko dutela ere iragarri dute.

Euskal Herrian, %66k uste dute areagotu egin direla jarrera erreakzionarioak
%57k diote iritzi erreakzionarioak atzeman dituztela inguruan; %61ek jarrera arrazistak eta %33k jarrera matxistak.