AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

AEBetako Poliziaren indarkeriak markak hautsi ditu 2024an: egunean 3,4 heriotza izan dira, batez beste

Biolentzia polizialari lotutako milioi bat kasu baino gehiago erregistratu dituzte, eta eragin bereziki handia izan da komunitate beltzean.

ยด2024an, errekor historikoak hautsi ditu Amerikako Estatu Batuetako polizia-indarren biolentziak: 1.239 pertsona erail zituen Poliziak, hau da, batez beste, 3,4 biktima egun bakoitzeko. Mapping Police Violence-ren datuen arabera, datuak erregistratzen dituztenetik, 2024an izan da hildako gehien. Gainera, 300 pertsonak baino gehiagok galdu zuten bizia polizia-jazarpenetan, eta 300.000 lagunek baino gehiagok jasan zuten nolabaiteko biolentzia ez-hilgarria.

Txostenak dio, iaz, komunitate beltzak izan zirela kaltetuenak: Poliziak hildakoen %30 beltzak ziren, nahiz eta biztanleen %13 baino ez diren. Guztira, milioi bat kasu baino gehiago dokumentatu dituzte polizien biolentziari lotuta: 8.446 tiroketa, pistola elektrikoa (taserra) erabili den 132.512 egoera, eta 31.617 gertakari borrekin edo talka-armekin. Datu horiek 3.000 jurisdikzio inguru seinalatzen dituzte, eta herrialdearen %60 hartzen dute.


Ertzaintzak Donostian zauritutako bigarren emakume baten kasua ikertuko dute
Martxoaren 5ean, Reala-PSG partidaren aurretik, gutxienez hiru pertsona zauritu zituzten ertzainek. Kargengatik aurkeztutako bi salaketak artxibatzea izan zen Gipuzkoako Auzitegiaren lehen erantzuna, baina berriz ireki dituzte bi kasuak.