AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

AENAk Loiun ezarritako gutxieneko zerbitzuak "legez kontrakoak" direla ebatzi du epaitegi batek

AENAren eta Loiuko aireportuko zuzendaritzaren irakurketa "legez kontrakoa" dela esan du Bilboko lan-arloko epaitegiak, eta hala jarraitzea debekatu die. Renfeko langileek greba egin zuten atzo, eta kasu horretan ere, salatu dute "gehiegizko gutxieneko zerbitzuak inposatu" dituela enpresak.

Bilboko (Bizkaia) lan-arloko epaitegiak ebatzi du "legez kontrakoa" dela Sustapen Ministerioak Loiuko (Bizkaia) aireportuko langileek greban bete beharreko gutxieneko zerbitzuei buruz argitaratutako ebazpena. Hala, sindikatuek jarritako salaketa zela-eta, Bilboko epaitegiak astelehenean aztertu eta epaitu zuen AENAk eta aireportuko zuzendaritzak egindako irakurketa, eta legez kontrakotzat jo zuen.

ELA sindikatuak adierazi duenez, epaiak kalte-ordaina merezi duen urraketa zehatzik aipatzen ez duenarren, "argi geratu da ez dagoela Loiuko aireportuko zuzendaritzak hartutako neurriak mantentzerik; eta greba egotekotan, abiatu zein heltzen diren hegaldietan izango du eragina; izan ere, hegaldi babestuak soilik mantendu ahal izango dituzte".

Loiuko beharginek uztailaren 1ean egin zuten lehen lanuztea, eta 18 greba egun iragarri zituzten datozen hilabeteetarako. Handik egun gutxira hasi zituzten negoziaketak aireportuko langile batzordeak eta zuzendaritzak, baina momentuz, ez dago akordiorik mahai gainean, sindikatuek greba deialdi batzuk bertan behera utzi badituzte ere. Esaterako, astelehenerako lanuztera deitu zuten, baina patronalak berriro negoziaketei ekiteko eskaintza egin zienez, atzera bota zuten greba deialdia.

"Gehiegizko gutxieneko zerbitzuak"

Espainiako estatuko Renfeko langileek atzo egin zuten greba. EAEn, beharginen %75ek egin zuten bat CCOO sindikatuaren lanuzte deialdiarekin. Kasu horretan ere, sindikatuak salatu zuen "gehiegizko zerbitzu minimoak inposatu" zituela enpresak.

Gutxienez hiru sexu eraso salatu dituzte azken egunetan, bi Barakaldon eta bat Hernanin
Igandean erasotua izan zela salatu du Barakaldoko emakume batek, eta ikerketa martxan jarri du Ertzaintzak. Duela lau egun, herri bereko lorategi botanikoan eraso egin zioten beste emakume bati. Bestalde, igandean 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Hernanin, adineko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Epailearen esku utzi zuten atzo arratsaldean, eta hark erabaki zuen karguekin aske uztea.