AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aernnova Engineering enpresako langileek lau orduko lanuztea egin dute gaur

Miñaoko beharginek lan-baldintzen okertzea salatzeko egin dute elkarretaratze bat. Lan-karga zein malgutasuna handitu direla azpimarratu dute, soldatak txikitzen ari diren bitartean.

Aernnova Engineering Division hegazkingintza sektoreko enpresak Miñaon (Araba) du lantegia, eta Engineering Solutionsek egin zuen bere. Ondorioz, Aernnovaren hitzarmena ezgaitu eta bigarrenaren lan-hitzarmena aplikatu zitzaien langileei, lan-baldintzak okerragotuz. Izan ere, Engineering Solutions enpresak itun propiorik ez duenez, sektoreko hitzarmena ezarri zen.

Are, langileek euren lan-baldintzak okertu direla salatu dute gaur, apirilaren 5ean. Hainbat langile kaleratu zituen enpresak pandemiaren hasieran eta, horrela, lan-karga handitu eta malgutasun handiagoa inposatu die gainontzeko beharginei. Hori ez ezik, inflazioaren izugarrizko igoerak langileen soldatak txikitu ditu, ordainsaria ez baita KPIaren arabera igo. Soldata maila desberdinak ere seinalatu dituzte, langileen arteko ezberdintasunak handitzen baitituzte.

Hala, apirilaren 7rako ere lanuztera deitu du langile batzordeak, 09:00etatik 13:00etara. SEAren aurrean elkartzeko asmoa dute langileek, soldatak "igo eta parekatuko dituen benetako negoziazioa" eskatzeko.

Bi emakume erailtzen saiatu da gizonezko bat Baionan
Laban batekin aurpegian eraso eginez, emakume bat eta bere ama hiltzen saiatu zen gizon bat pasa den ostiralean. Ipar Euskal Herriko Itaiak protestara deitu du gaur arratsalderako.