AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aernnovak 82 langile kaleratu ditu

Enplegu-erregulaziorako espedientea ezarri du Berantevillako Aernnovak; horren bidez, 55 langile zuzenean kaleratu eta 27 behartu ditu aurretiko erretiroa edo sustatutako bajak hartzera. Langileek protestara deitu dute urtarrilaren 4rako, egoera salatzeko.

Hemendik hilabetera sartuko da indarrean Aernnovako zuzendaritzak Berantevillako (Araba) lantegian ezarri duen enplegu-erregulaziorako espedientea. 82 langileri eragingo die neurriak: 55 zuzenean kaleratuak izango dira, hamalauk aurretiko erretiroa hartu beharko dute eta hamahiruk enpresak proposatutako bajak hartu begarko dituzte.

Hasiera batean, zuzendaritzaren asmoa zen 101 behargini aplikatzea espedientea. Enpresak uztailean iragarri zituen kaleratzeak; hain zuzen, adierazi zuen langileen %20 bidaliko zuela kalera.

Arabako langileek salatu dute COVID-19ak sortutako egoeraz baliatu dela zuzendaritza eta "egiturazko neurriekin" ari dela esku hartzen "koiunturazko egoeran".

ELKARRETARATZEA DATORREN ASTEAN

Langileek kaleratzeen aurkako mobilizazioak iragarri dituzte, Eusko Jaurlaritzak "enpresaren alde egin duela" eta kaleratzeak salatzeko asmoz. Momentuz, elkarretaratzea deitu dute hurrengo astelehenerako, urtarrilak 4.

Kontseilu Sozialista Iruñerria: "Belaunaldi arteko izaera daukaten eskualde mailako kontseiluak sortzeko apustua egin dugu"
Iruñerriko kontseilua lehena izan zen sortzen, ordutik beste hainbat sortu dira astebeteren buruan. Elkarrizketa labur honetan Kontseilu Sozialisten inguruan zenbait gako estrategiko askatzen ahalegindu gara, Iruñerriko bi bozeramaileekin hizketan.