AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aernnovako langileek greba mugagabea hasiko dute, euren osasuna bermatu asmoz

Aurreko astean, Aernnova enpresak Berantevillan duen lantegia ixtea lortu zuten bertako langileek, baina atzo ireki zuen berriro zuzendaritzak. Beharginen ordezkariek eta enpresak ez dute adostasunik lortu ezarri beharreko osasun neurrien inguruan, hortaz, greba egingo dute martxoaren 31tik aurrera, langileen osasuna bermatzea helburu.

Protesten bidez, Aernnovaren Berantevillako (Araba) fabrikako beharginek ekoizpena geratzea lortu zuten aurreko astean, birusa kutsatzeko arriskua zela-eta. Dena den, atzo, martxoak 25, lantegiko ateak ireki zituen enpresak, jardunari berrekiteko asmoz. Koronabirusak jota, eritasun bajan daude bertako hainbat langile; ospitaleratu egin dute haietako bat, eta berrogeialdian bakartu dituzte beste batzuk.

Hala, langileek greba mugagabeari ekingo diote datorren martxoaren 31n, euren osasuna bermatu asmoz. Izan ere, langile batzordeak azaldu duenez, ez du lortu zuzendaritzakin adostea langileak babesteko zein neurri ezarriko diren fabrikan. Bestalde, batzordeko ordezkariek salatu dute enpresak "negozioekin" jarraitu nahi duela osasuna eta "interes orokorra" lehenetsi beharrean.

Frantziako Estatuak ez ditu euskal preso politiko gaixoak eta zigorra amaitzear daudenak askatuko momentuz
Koronabirusaren kutsatzea dela-eta, Frantziako Gobernuak aurreikusi du kondenaren bukaeran dauden presoak nahiz gaixorik daudenak askatzea. Dena den, Bake Bidearen arabera, momentuz euskal preso politiko guztiei ukatu diete aukera hori, terrorismoaren kontrako legediaren bidez zigortutakoei ez zaielako salbuespen neurria ezarriko. 37 euskal preso politiko daude giltzapean Frantziako Estatuan.