AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aernnovako langileek protesta hasi dute Gasteizen, eliza batean zarratuz

Kaleratze masiboen arriskua dela-eta, borrokan jarraitzen dute Aernnovako langileek. Azken bost urteetan 230 kaleratze izan dira enpresan eta, orain, otsaila hastean, 82 behargin kanporatuko dituzte Berantevillako fabrikatik. Gaur hasi dute protesta ekimen berri bat: Los Angeles elizan zarratu dira datorren astelehenera arte.

Aernnovako langileek itxialdiari ekin diote gaur Gasteizko (Araba) Los Angeles elizan, protesta gisa, galtzear diren haien lanpostuen defentsan. 2015etik hona 230 langile kaleratu ditu enpresako zuzendaritzak, eta aurki kanporatuko dituzte behargin gehiago: otsailaren hasieran 82 kaleratze izango dira Berantevillako (Araba) plantan.

Gaur Los Angelesen hasitako protesta ekimenarekin, bizi duten egoeraren eta horren aurrean abiatu duten borrokaldiaren berri ematea lukete helburutzat langileek. Datozen egunetan, goizero egingo dituzte bilera irekiak elizaren aurrean. Bestalde, datozen egunetan egingo dituzten mobilizazio eta ekintzetan parte hartzeko deia luzatu dute.

Urtarrilerako hainbat greba egun deitu zituzten Aernnovan, eta langileek gaur egin dituzte lanuzteak bigarren aldiz hilabete honetan. Urtarrilaren 14an, 18an, 20an, 22an, 25ean, 27an eta 29an ere grebara joko dute.

Emakume batek salatu du hainbat urtez eraso duela bikotekideak Zarautzen
Igandean atxilotu zuten 48 urteko erasotzailea Zarautzen. Bestalde, larunbatean beste gizonezko bat eraman zuten atxilo Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egiteagatik.