AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aerosorgailu batek su hartu du Tebas-Muru Artederretako parke eolikoan

Larunbatean piztu zen sutea San Miguelen, baina oraindik ez dituzte arrazoiak argitu.

San Migueleko parke eolikoan, Tebas-Muru Artederretan (Nafarroa), sute bat izan zen larunbat arratsaldean. Hain zuzen ere, aerosorgailuetako batek hartu zuen su, arratsaldeko 19:00ak aldera. Sutan zegoen materiala erori bazen ere, badirudi aerosorgailuak baino ez zituela kalteak jasan. Oraindik ez dute zehaztu zeintzuk izan ziren sutea pizteko arrazoiak, eta zabalik jarraitzen du ikerketak.

EBren urteko gastu militarra 326.000 milioi eurokoa izan zen 2024an
Inbertsioak modu esponentzialean egin du gora 2014tik: %52ko igoerak izan dira 2021etik eta %121ekoak hamar urtean. Aurreikuspenen arabera, 2027rako, 426.000 milioi euroko hazkunde-tasara iritsiko dira.