AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Agirretarren bandera' antzezlanaren estreinaldiaren xehetasunen berri eman du Ekidak

Maiatzaren 7an estreinatuko dute lana Azpeitiko Soreasu antzokian, eta doakoa izango da sarrera. Antzezlanaren aurkezpenaz gain, hainbat ekimen izango dira arratsaldetik Azpeitiko plazan, eta gauerako kontzertuak antolatu dituzte Azpeitiko Gaztetxean.

Arte ekoizpen propioan lanean jarraitzen du Ekida arte ekimen sozialistak, eta aste honetan jakinarazi du baduela proiektu berri bat esku artean. Antzezlan bat sortu du oraingoan, Agirretarren bandera, eta maiatzaren 7an aurkeztuko du jendaurrean. Azpeitiko (Gipuzkoa) Soreasu antzokian izango da estreinaldia, 19:00etan. Ekidak azaldu duenez, doakoa izango da sarrera, antzokiko edukiera bete arte.

Antzezlanaren estreinaldiaz gain, dena den, beste hainbat ekimen antolatu dituzte egun horretarako. 16:30etik aurrera, kontzertu akustiko bat, bertsolariak eta mural margoketa bat izango dira Azpeitiko plazan. 21:00etan, bestalde, Azpeitiko Gaztetxeko ateak irekiko dituzte, eta 22:00etan hasita, kontzertuak izango dira han. Desgaraian eta Rodeo taldeak arituko dira oholtza gainean, baita DJ Mito ere.

Asier Guridi iheslari politikoak 29 egun daramatza gose greban
Espainiako Estatuak Venezuelan duen Kontsulatu Nagusiaren aurrean jarraitzen du, Caracasen, baina jakinarazi duenez, okerrera egin du bere osasun-egoerak.