AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Agoizko Siemens Gamesa behin betiko itxita, lekuz aldatzen ari dira langileak

Behin betiko zarratu dute Siemens Gamesa multinazionalaren Agoizko lantegia. Beste enpresa batzuetara bideratu dituzte bertan lanean ari ziren 239 beharginetatik 160; gainerakoak multinazionalaren beste lantegi batzuetara mugitu dira, edota aurretiko erretiroa hartu behar izan dute.

Maiatzeren 30ean ekin zioten borrokari Agoizko (Nafarroa) Siemens Gamesaren lantokian, "lanerako erritmo izugarriak" eta hiru beharginen kaleratzea salatuz. Uztailaren 1ean, berriz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak lantegia itxiko zutela iragarri zuen; bertan, 239 beharginek jarduten zuten soldatapean. Enplegu-Erregulazio Espediente bat abiatu zuten, eta borroka eta mobilizazio jendetsuak abiatu bazituzten ere, zuzendaritzak itxi egin zuen fabrika.

Orain, Siemens Gamesako langileen erdia baino gehiago lekualdatzen ari dira. Maria Carmen Maeztu, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako sailburuaren esanetan, 160 beharginek hartu dute beste enpresa batera lekualdatzeko bidea; gainerakoek, aurretiko erretiroa hartzea edo Siemens Gamesaren beste lantegi batera mugitzea hautatu behar izan dute.

Deslokalizazioa

Sindikatuen esanetan, Siemens Gamesako buruzagitzak Portugalera mugitu nahi du ekoizpena, "bertako eskulanak hemengoaren erdia kostatzen delako". Horrenbestez, tokialdatutako langileen etorkizunaren inguruko zalantza ugari agertu dira haien artean.

Lanuzteei ekin diete Artiacheko langileek, lankide baten kaleratzea salatzeko
Artiachek abuztuan egindako kaleratzearen aurrean, mobilizazioak hasi dituzte beharginek: lanuzteak egingo dituzte aste honetan eta hurrengoan. Aurreko urtean ere hainbat langile kanporatu zituen zuzendaritzak, eta borrokaldia abiatu zuten lantegian.