AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aguinaga Comercial enpresako langileek greba mugagabea hasi dute

Mercedes-Benzen Bilboaldeko kontzesionarioko langileek urriaren 27an ekin zieten lanuzteei. Geldituta dago lantegia, tailerreko langile guztiek hartu baitute parte greban.

Mercedes-Benz automobilgintza enpresaren Bilboaldeko kontzesionarioa da Aguinaga Comercial, eta Barakaldon (Bizkaia), Leioan (Bizkaia) zein Bilbon (Bizkaia) ditu lantokiak. Martxoan hitzarmen berri baten aldeko proposamena egin zuen langile batzordeak, langileen asanbladak babestuta. Uko egin zion zuzendaritzak proposamenari.

Hala, urriaren 27an astebeteko greba hasi zuten langileek, enpresaren lehen lan-itunaren alde. Enpresako zuzendaritzak langileen eskaerak onartzeko asmorik ez du erakutsi eta, horrela, greba mugagabea hasteko erabakia hartu dute gaur, azaroaren 10ean.

120 langilek osatzen dute Aguinagako plantilla, eta enpresak jarduna eten behar izan du grebaren ondorioz. Sindikatuen arabera, "ekoizpenean ari diren langile guztiek grebarekin bat egin dute", eta enpresaren irabaziak "handiak" direla ere seinalatu dute.

Poliziaren jazarpena salatu du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak
Asteartean aurkeztu zuten Zumaiako Etxape Zentro Sozialista, eta ordutik etengabea izan da polizien jazarpena. Pertsona ugari identifikatu dituzte, eta materiala lapurtu diete; atzo, gainera, legez kanpoko huste bat egiten ahalegindu zen Eroski, Etxapera sarrailagile batekin eta poliziekin bertaratuta.