AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Agurainen, emakume bati eraso dio bere bikotekideak

19 urte ditu erasotzaileak, eta aurrez ere ikertu zuten tratu txarrengatik: urruntze-agindu bat zeukan. Donostian, bestalde, gizon bera salatu dute hamazazpi emakumek, sexu-jazarpenagatik.

Agurainen (Araba), 19 urteko gizonezko bat atxilotu zuten asteartean, bere bikotekideari sexu-erasoa egitea eta lesioak eragitea leporatuta. Astearte goizaldean izan zen erasoa, eta gertatutakoa salatu zuen neskak. Atxilotua epailearen aurrera eramatean, hura behin-behinean kartzelaratzeko agindua eman zuten.

Aurrez ere ikertu zuten mutila, bikotekideari tratu txarrak emateagatik. Izan ere, emakumearekiko urruntze-agindu bat zuen, aste honetan eraso dionean.

Donostian, sexu-jazarle baten kontrako salaketa

Bestalde, Donostian (Gipuzkoa), gizon batek egindako sexu-jazarpena salatu dute gutxienez hamazazpi emakumek. Orain dela astebete jarri zuten martxan @denuncias_euskalherria kontua Instagramen, eta emakume ugari ari dira horretara jotzen sexu-erasoen berri emateko. Bada, Iñaki Castro izeneko musika-teknikari ezagun bat seinalatu dute gutxienez hamazazpi neskak, sexu-jazarpenagatik.

2020tik hona, emakume ugarik jakinarazi dute Castrok jazarri dituela, "modus operandi" antzekoarekin beti. Hori jakina izan arren, musika-jaialdi ugaritan parte hartzen jarraitzen du, hala nola Kutxa Kultur, Glad is the Day, Dantz, Boga Boga eta BIME ekimenetan.

Erorien Monumentu faxista bota dezatela exijitu dute Iruñean
Oroigarria eraistearen alde egin dute elkarte memorialistek, eta "traiziotzat" jo dute PSN, EH Bildu eta Geroa Baik egindako akordioa. Atzo egin zuten monumentua bota dezatela aldarrikatzeko protesta bat, Iruñeko bihotzean.