AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aholkularitza Bulegoa ireki dute Zumaiako Etxape Zentro Sozialistan

Oraingoz, Laneko Autodefentsa Sareak eskainiko du aholkularitza: soldatapeko lanari lotutako arazoak eta gehiegikeriak jasaten ari direnei egin diete bertaratzeko deia. Ekainaren 5ean, uztailaren 3an eta abuztuaren 7an egongo da irekita bulegoa.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak aurreko hilabetean aurkeztu zuen Zumaiako (Gipuzkoa) Etxape Zentro Sozialista, eta bertan martxan jarritako baliabide baten berri eman du jada: Aholkularitza Bulegoa. Kontseilu Sozialistaren esanetan, "autodefentsa sozialista antolatzeko bidean, ekarpen bat gehiago" izango da bulegoa.

Aurreko urtetik dago martxan eskualde horretako Laneko Autodefentsa Sarea, eta, oraingoz, sare horretako kideek eskainiko dute aholkularitza Etxapeko bulego berrian. Zehazki, soldatapeko lanari lotutako arazoak eta gehiegikeriak pairatzen ari direnei egin diete bertaratzeko gonbita, zalantzak argitu eta babesa eman ahal izateko.

Laneko Autodefentsa Sareak hiru hitzordu jarri ditu uda honetarako, eta horietan izango da Etxapeko Aholkularitza Bulegora hurbiltzeko aukera. Ekainaren 5ean, uztailaren 3an eta abuztuaren 7an irekiko dute, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Arrosadian legez kontrako etxegabetze bat geratu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatuak
Familia bat etxetik bota nahi dute Arrosadian, eta hori legez kanpo egiten saiatu dira etxejabeak. Erakunde publikoek ez diote inolako alternatibarik bermatu familiari. Deialdietara adi egoteko eskatu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatuak.