AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Ahotsa'-ren aurkako epaiketa artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Espainiako poliziak terrorismoa goratzea leporatu zion 'Ahotsa' hedabideari, "euskal preso politikoak" kontzeptua erabiltzeagatik.

Ahotsa-ko kideek 2018. urtean deklaratu zuten Auzitegi Nazionalean, terrorismoa goratzea egotzita. Azkenean, Auzitegi Nazionalak erabaki du ez dela terrorismo delitua "euskal preso politikoak" ekontzeptua erabiltzea. Hala, artxibatu egin dute Ahotsa-ko kideen aurkako auzia.

Hedabideak salatu egin du Espainiako poliziak beren aurka egiteko duen "obsesioa", beren jardun informatiboa "baldintzatzeko asmoz" egiten dute argudiatuta.

Bestalde, orain arte egindako ibilbideari eusteko asmoa berretsi dute Ahotsa-koek: "Lanean jarraituko dugu, eta nola ez, euskal preso politikoek eta euren senideek pairatzen dituzten eskubide urraketak salatzen jarraituko dugu".

Gutxienez hiru eraso matxista izan dira azken egunetan, bat Bilbon eta bi Sestaon
Sestaon bi eraso jazo ziren iragan larubatean, herriko jaietan. Eraso homofobo bat eta emakume baten aurkako sexu-eraso bat salatu zituzten. Bilbon ere salatu zuten eraso bat, astelehenean. Erasotuak esan zuenez, lau pertsonak egin zioten eraso. Horietatik hiru baino ez dituzte atxilotu.