AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aiako zentro batean, neska adingabe bati sexu-erasoak egin zizkion hezitzaile batek

2019tik 2022ra bitartean izan ziren erasoak: neskak diru truke izan zituen harreman sexualak gizonarekin.

Laster epaituko dute Aiako (Gipuzkoa) adingabeen zentro batean gizarte-hezitzaile lanetan aritutako gizonezko bat, adin txikiko neska bati sexu-erasoak egiteagatik. 2019tik 2022ra bitartean gertatu ziren erasoak Iturriotz Azpi zentroan, eta hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, gizonak hainbatetan ordaindu zion nerabeari berekin harreman sexualak izateagatik.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren turoretzapean zegoen neska. Fiskaltzaren esanetan, gazteari "bere toki intimoaren argazkiak" eskatuz hasi zen hezitzailea; horren truke, telefono mugikorra erabiltzea baimentzen zion, janaria ematen zion edo ordaindu egiten zion. Gaueko txandan egiten zuen lan erasotzaileak, eta nerabearen gelakideek lo hartzen zutenean jotzen zuen beregana.

Gipuzkoako Fiskaltzak 11 urteko kartzela-zigorra eskatzen du erasotzailearentzat. Sexu-erasoak egiteaz gain, gazteak 13 eta 14 urte artean zituenean zentrotik ihes egiten laguntzea ere leporatzen diote. Itxura denez, bere etxera eraman zuen neska.

Errusiako petrolio gordinari ezarritako muga gogortzea eta Nord Stream behin betiko ixtea proposatu du Bruselak
Europako Batzordeak proposatu du Errusiako petrolioaren prezioaren muga 60 dolarretik 45era jaistea, "mamu-flotaren" aurkako zigorrak zabaltzea eta Nord Stream 1 eta 2 gasbideetan transakzioak debekatzea.