AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ainhoa Barbarin preso politiko urretxuarra 2. gradura pasatzea onartu dute

Ainhoa Barbarin preso urretxuarrak 2. gradura pasatzeko egin zuen eskaera onartu berri du Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralak. Gaur egun, Valencia III-Picassent espetxean dute preso. 2. graduaren eskaera onartua izan denez, gaurdanik, kartzelatik irteteko baimen arruntak eskatzeko aukera izango du.

Une honetan, 2. graduan dago Ainhoa Barbarin preso politiko urretxuarra. Barbarinek gradu horretara pasatzeko egindako eskaera onartu berri du Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Hala, espetxetik irteteko baimen arruntak eskatu ahalko ditu.

Barbarin 2002. urteko urtarrilean atxilotu zuten, Bordeaux-en (Frantzia). 2004. urtean, Frantziako estatuan preso zegoela, Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako estraditazio eskaera onartu zuen Pariseko Apelazio Auzitegiak.

Horren ostean, 2006. urteko martxoan, Espainiako Auzitegi Nazionalera mugitu zuten, Espainiako estatuan egozten zizkioten bi deliturengatik epaitzeko. 14 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, Malagako aireportuan bonba-kotxe bat jartzea leporatuta. Gaur egun, Valencia III-Picassent kartzelan dute preso.

Iñaki Bilbaok bisitak eskuburdinik gabe izatea onartu du Puerto III-ko Kartzela Zuzendariordeak
Iñaki Bilbao Lezamako preso politikoak pasa den ostegunean izan zuen Puerto III espetxeko Segurtasun Zuzendariordearen bisita. Hala, atxiloari duela egun batzuk ezarri zioten neurria, bisitetara eskuburdinak jarrita ateratzea, bertan behera utzi dutela jakinarazi zion. Izan ere, neurri hori zela eta, bisitei uko egitea erabaki zuen Bilbaok.