AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ainhoa Gartzia preso politikoak Topasen "tratu iraingarria" jaso duela salatu dute

Iragan astean, Murtzia II espetxetik Topasera lekualdatu zuten Ainhoa Gartzia preso politikoa. Haren senideek jakinarazi dute "tratu iraingarria" jasan behar izan duela Topasen: "Funtzionario batek erabat biluztea, kukubilko jartzea eta esertze ariketak egitea exijitu zion".

Uztailaren 12an iritsi zen Topasko (Salamanca) presondegira Ainhoa Gartzia preso politikoa, bost eguneko lekualdaketaren ostean. Murtzia II (Murtzia) espetxean izan dute atxilo orain arte. Gartziaren senideek Etxerat elkarteari jakinarazi diotenez, Gartziak "tratu iraingarria" jaso du Topasen. Izan ere, "funtzionario batek erabat biluztea, kukubilko jartzea eta esertze ariketak egitea exijitu ziotela" adierazi dute senideek.

2003. urtean atxilotu zuten Gartzia hernaniarra, Frantziako estatuan. Hainbat alditan zigortu dute Espainiako estatuko auzitegiek. 2014. urtean, 22 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak.

Aste honetan ere greba egingo dute Bizkaiko kiroldegietako beharginek
Duela ia urte eta erdi hasi ziren kirol-lokal eta zelaietako hitzarmenaren inguruko negoziaketak, eta oraingoz, ez dago akordiorik sindikatuen eta patronalaren artean. Hala, sindikatuek berriro grebara deitu dituzte langileak. Ostegunean eta ostiralean izango dira hurrengo lanuzteak eta mobilizazioak.