AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Airbnb multinazionalak 1.900 langile kaleratu ditu, plantilla osoaren laurdena

Etxebizitzak turismorako alokatzen dituen Airbnb enpresak langileen %25 bidali du kalera, hau da, nazioarte mailan soldatapean dituen 7.500 langileetatik 1.900.

COVID-19ak sortutako larrialdiak eragin nabarmena izan du turismoaren sektorean ere. Etxebizitzak turismorako alokatzen jarduten du Airbnb multinazionalak, eta mundu mailan soldatapean dituen 7.500 langileetatik 1.900 kaleratu berri ditu, nazioarteko plantillaren %25, alegia. Bestalde, momentuz, bertan behera utzi ditu Airbnb Studios bisita birtualen web-orrialdea eta garraio-zerbitzuak.

Enpresak zazpi milioi etxebizitza proposatzen ditu alokairurako, eta Euskal Herrian daude horietako asko. Etxe horien jabeak ez dituzte zuzenean plantillaren barruan kokatzen.

Koronabirusak kutsatutako presoen datuak ezkutatzen ari direla salatu dute
Benetako datuak jakinarazi ordez, "normaltasun faltsu baten berri ematen duten erakundeen propaganda" egiten dutela salatu dute Salhaketa, Sare eta Etxerat elkarteek. Nabarmendu dute espetxe erakundeek ez dutela gaitzaren prebentziorako eta kutsatutako presoen laguntzarako plangintzarik.