AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aita Menni ospitaleko langileek hiru egun egin dituzte greban

Azaroaren 2tik 4ra jo dute grebara Arrasateko ospitaleko langileek. Hitzarmen berri baten alde ari dira egiten 2017tik.

Hamar greba egun bete dituzte gaur, azaroaren 4an, Arrasateko (Gipuzkoa) Aita Menni ospitaleko langileek. Hiru egunez egin dute greba aste honetan zehar, eta 2017an irekitako gatazkari eman diote jarraipena hala.

Langileen helburua hitzarmen berri bat eskuratzea da, izan ere, azken lau urteetan ez da berritu. Haien eskaeren artean daude lanaldiak mugatzea, errotazioak desagerraraztea zein kontratazioak, lan-osasuna eta lan-baldintza orokorrak hobetzeko neurriak hartzea, bai eta soldata igoerak zein "hobekuntza ekonomikoak" lortzea ere.

Helburu horiek gauzatzeko lanuzteei ekin eta mobilizazioak egin dituzte astean zehar; hala nola, elkarretaratzeak eta manifestazio bat. ELA sindikatuak "positibotzat" jo du deialdiaren jarraipena, baina jakinarazi du langileen greba eskubidea urratu dutela ezarritako gutxieneko zerbitzuen bidez.

Gainera, Aita Menniko zuzendaritzaren jarrera gogor kritikatu du ELAk; besteak beste, grebara jotzen duten langileak presionatu dituelako edota langile batzordea "errudun" modura seinalatzen duelako. Negoziazioek aurrera egiten ez dutela ikusita, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuordetzari bilera bat eskatzeko mobilizatu ziren langileak azaroaren 2an.

'Langile antolakuntzaz, babesgabetasunari aurre egin' jardunaldiak antolatu ditu Urola Kostako Kontseilu Sozialistak
Langileriaren babesgabetasun ekonomikoaz zein politikoaz arituko dira jardunaldietan, baita horri aurre egiteko borroka formez ere. Horretarako, abiapuntu modura hartuko dituzte ohiko sindikalgintzaren, grebaren ikuskeren nahiz borroka ekonomikoen zentzu politikoaren inguruko hausnarketak. Azaroaren 12an izango da jardunaldietako lehenengo saioa, Zarautzen.